XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Ikasgelaren finantzabideak direla eta

Ikasgela martxan jartzeko egin beharreko inbertsioa lau edo bost milioikoa izan daiteke; horrez gain hiru lagun egun osoz aritu behar izango lirateke gehi, ikasle kopuruaren arabera, behar besteko laguntzaile-tutore.

Azken horrek ez luke gastuen atala larregi handituko, laguntzaile-tutoreen kopurua ikasle kopuruaren araberakoa izango litzateke eta.

Gastu horiez guztiez gain, ekipoak eta publikazioen bilduma egunean eduki eta mantenu gastu guztiak kalkulatu behar direla kontuan izan behar dugu.

Baina irakaskuntzan, errentagarritasuna ez da sarri askotan lortzen.

Beraz, ikasgela horri diru-laguntzen menpe egongo da seguraski.

Hala ere, ez dira subentzioak bakarrik diru-iturri izango, bada beste zenbait diru-sarrera, garrantzitsuena, matrikula ordaina izango dena.

Kontuan izan behar dugu, hala ere, informatika munduan azkar asko ibiltzen direla gauzak eta martxan jartzeko momentuan aztertu beharko genuke atal hau, bai inbertsioen aldetik bai eta diru-laguntzen aldetik ere.

Nori zuzendua?

Gure ustez ikasgelarekin martxan hasteko, kolektibo bati eskaini beharko genioke, esaterako, institutuetako irakasleei.

Talde horrekin ikasgela eredua jarriko genuke, horrela talde bateratua eta helburu berberetan oinarritutakoa lortzeko.

Partaide bakoitzari planteamendu pertsonalizatua eskainiko genioke, ikasteko programa, ariketak gehi elkarrizketak.

Ez ditugu nahasi behar kolektiboa izatea eta irakaskuntza pertsonalizatua.

Gure zerbitzu didaktikoak datu-basea sortuko luke urratsetan banatuta eman beharreko hizkuntz formekin; partaide bakoitzari azterketa sakon bat egingo litzaioke eta gure programan sartu.

Ikasle guztiek bete behar izango dituzte datu-basean agertzen diren hizkuntz forma guztiak. Horretarako behar besteko tresna eman beharko zaio.